2023/12/13

Pakistango iparraldea bertatik bertara Alito Graciaren eskutik

Argazki erakusketa egingo du bihar Urdaburu elkarteko kideak, 19:30ean hasita.

'Pornografia gaur egungo sexu-heziketa ote?', bihar

Eider Goiburu psikologoak nerabeen gurasoei zuzendutako saioa emango du ostegunean, Treba programaren barruan.

Ander Imaz

Ander Imaz etxean animatzeko aukera, ostiralean

Eskuz Binakako Txapelketako partida jokatuko dute datorren ostiral arratsean. Imazek Artolarekin jokatuko du, Jaka-Mariezkurrena III.aren kontra.

Sanjuandarren San Tomas eguna, igandean

Itsas Mendik antolatuta, igandean ospatuko dute eguna Donibanen. Trikitilariak, azoka, konpota erakustaldia, kantaldia, dantza emanaldia eta euskal produktuen zozketa, igandeko osagaiak.

Mari Domingi eta Olentzeroren mezua jaso ahalko dute haurrek

Euskal Herriko haurrei begirakoa da Errenteriako Udalaren iniziatiba.

Sanpedrotarrek ere larunbatean ospatuko dute San Tomas

14:30ean babarrun jana egingo dute Begihaundi eta Antxeta tabernetan. Arratsaldetik aurrera, musika izango da protagonista.

Illumbe Akordeoi Orkestra Añorgan izango da ostiralean

Jose Juan Zubillagaren gidaritzapean, Illumbek hitzordua du ostiralean, hilak 15, Añorgako parrokian, 19:00etan.

Ostiralean irekiko da 12 CM arte erakusketa

Aurtengoa formatuaren 28. ekitaldia izango da. Artelanak San Pedroko Udal Aretoan egongo dira ikusgai, hilaren 15etik urtarrilaren 14ra. Ostiral honetan inauguratuko da erakusketa, 19:00etan.

Hainbat kaletan asfaltatze lanak egiten ari dira

Erdialdeko hainbat kaleetan egiten ari da udala lan horik. Bukatuta, Lezoko pasealekuko zubia asfaltatzen hasiko da.

Gehiago