Hainbat kaletan asfaltatze lanak egiten ari dira

Erdialdeko hainbat kaleetan egiten ari da udala lan horik. Bukatuta, Lezoko pasealekuko zubia asfaltatzen hasiko da.

Langileak asfaltatzen

Asfaltatze lanak egiten ari da udala aste honetan Erdialdeko hainbat kaletan. Zehazki, Tulle, Urbasa, Maria Lezo eta Xenpelar kaleetan ari da lan horietan. Tulle kalean asfaltatzea bukatuta, margotze lanekin hasiko dira orain. Datozen egunetan eguraldiak ahalbidetzen badu, gainontzeko kaleekin jarraituko dute.

Trafiko mozketek garajeetako erabiltzaileengan izan ditzaketen eraginak ohartaraziko ditu udalak atari eta garajeetan dagokion informazioa jarrita. Halaber, hiri barruko autobus lineetan za dezaken eraginaren berri emango du autobusetan bertan zein geltokietan informazioa jarrita.

Lan horiek bukatuta, Lezo Pasealekuko zubia asfaltatuko du udalak datorren astean.

Honakoak dira aurten asfaltatu dituzten kaleak: Sorgintxulo, Nafarroa etorbidea 19ko aparkalekua, Vicente Cobreros kalea eta Irumugarrieta kaleko aparkalekua.

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.