Pakistango iparraldea bertatik bertara Alito Graciaren eskutik
Argazki erakusketa egingo du bihar Urdaburu elkarteko kideak, 19:30ean hasita.
Pakistan iparraldera, Karakorumetik Hindu Kushera egindako bidaiaren argazkiekin emanaldia egingo du bihar Alito Gracia Urdaburu mendizale elkarteko kideak. Mendi elkartearen egoitzan izango da emanaldia, 19:30ean hasita.
Nanga, Parbat, Karakorum, Hindu Kush, eta Baltistan fundazioa gogoratuko ditu eta izen horiei lotuta gelditu diren mendizaleak ere: Hermann Bulh, Nafarroako espedizioa 1976, Iñurrategi anaiak… Paisaiak, jendeak, kulturak, herrialde ezezagun eta erakargarria erakutsiko du biharko emanaldi horretan.
Muntaia elkarteko kide den Pili Alvarezek egin du.
Erakusketa ere antolatu dute argazki horiekin; ohiko egunetan bisitatu ahalko da, astearte eta ostegunetan, 19:00etatik 21:00etara.