Asteazkenean, odol erauzketak Antxoko anbulatorioan
Pasai Antxoko Odol Emaileak taldeak sustatuta, odola emateko aukera izango da Pasai Antxon, 16:30etik 20:15era.
Datorren asteazkenean, hilak 20, odol erauzketak egingo dira Pasai Antxoko anbulatorioan, 16:30etik 20:15era, Pasai Antxoko Odol Emaileak taldeak sustatuta.
Ohi bezala, 18 urtetik aurrerako gazteei luzatu diete bertaratzeko deia. Horrez gain, jendea pilatu ez dadin, ordua emango zaio emaile bakoitzari. Pasai Antxoko Odol Emaileek gogorarazi dute COVID-19arekin zerikusia duen sintomaren bat izanez gero ez bertaratzeko.
Urriko datuei erreparatuta, 19 odol poltsa jaso ziren, eta ez zen emaile berririk bertaratu. Sustatzaileek azaldu dute emaile berriak beharrezkoak izaten direla naturaltasunez izaten diren bajak ordezkatzeko.
