2023/12/14

Zaurgarritasunak adineko emakume aurpegia du

Inoizko ekarpenik handiena bideratu du errenteriako Udalak herriko pertsona kalteberenak babesteko; 2020tik %80 handitu du Gizarte Larrialdietarako Laguntzen diru zatia.

Lezoko Azokan haurrei minbiziaz hitz egiteko ipuina salgai

Bihar hasiko da Lezoko Azoka, eta hilaren 22an amaitu. Bertan, 'Pimu ausarta' ipuina egongo da, haurrei minbizia azalduko dien ipuina.

Mariasun Landak jaso du Emakunde Saria

Sorkuntzaren bidez berdintasunari egindako ekarpenagatik saritu dute Errenteria-Oreretako idazlea.

Luzuriagaren lehen aurkezpen publikoa egingo dute asteartean

Hilaren 19an, Luzuriaga eraikin berriaren lehen aurkezpen publikoa egingo du udalak. Saioa Antxoko San Fermin elizan izango da, 19:30ean.

Haurrak kuxkuxean, 2024ko udal egutegien azalean

Ager Arrietak egindako 'Kuxkuxean' irudia izango da, epaimahaiak hala erabakita, 2024ko Lezoko Udalaren egutegien irudi nagusia.

liburuak oiartzungo irakurketa taldea

Literatur tailerrei segida emango diete datorren urtean

Izen ematea parte hartzeko hilaren 15etik 29ra bitartean zabalduko dute

'Arakne II' bidepoklip musikala grabatuko dute igandean Gaztañoko auzo lokalean

Arakne izena duen berrikuntza soziokulturaleko programa baten parte izango da bideoklip musikal hori. Laura Vega ekintzaileak sortu du programa.

Oarso Bidasoko Hitza

Irantzu Varelaren 'Señoricidio' bakarrarizketa, bihar

Kazetari eta aktibista feministak bere ikuskizuna taularatuko du ostiral arratsean, Landetxen. Sarrerak salgai daude.

Agintaldi planak "anbizio eta zehaztasun falta" dituela dio PSE-EEk

Herriarentzat "esanguratsu" diren proiektuekin "konpromisorik" ez duela agintaldi planak uste du alderdi sozialistak.

Auzolan deialdia Epertxokon basolanak egiteko

Ameztiren ekimenez, bertako basoa berreskuratzeko beste urrats bat egin nahi dute larunbatean. Auzolanera deitu dituzte lezoarrak.

Materrek hitzordu bikoitza proposatu du larunbaterako

Materrek urtea agurtuko du larunbatean, bi jarduerekin. 11:00etatik 13:00etara itsas hondakinen bilketa egingo da Alabortza senadian. Ondoren, 16:00etatik 17:30era, nabigazioa egingo da Mater ontzian.

Donibane 70. zenbakiko udal eraikina konpontzen ari dira

Eraikin horren estalkia egoera ezegonkorrean dagoenez, teilatua konpontzen hasi zen udala astelehenean. Lanen helburua da bizilagunen segurtasuna bermatzea.

'Entretinieblas' antzezlana, larunbatean Juanba Berasategin

Kili Kolo antzerki taldeak Donibaneko aretoan taularatuko du antzezlana, 19:00etan. Sarrera doakoa da, aretoko edukiera bete arte.

Asteazkenean, odol erauzketak Antxoko anbulatorioan

Pasai Antxoko Odol Emaileak taldeak sustatuta, odola emateko aukera izango da Pasai Antxon, 16:30etik 20:15era.

Gehiago