Irantzu Varelaren 'Señoricidio' bakarrarizketa, bihar

Kazetari eta aktibista feministak bere ikuskizuna taularatuko du ostiral arratsean, Landetxen. Sarrerak salgai daude.

Irantzu Varela.

Bakarrizketa saioa antolatu dute bihar arratserako: Irantzu Varelak Señoricidio taularatuko du Landetxen, 20:00etatik aurrera.

Sarrerak salgai daude udalaren sarreren webgunean, 8 euroren truke. 

Varelak horrela definitzen du bere bakarrizketa: “Barre egingo dugu, haserre gaudelako eta barre egitea bururatzen zaigun gauzarik leunena delako, oraingoz”. Ikusleak ere ohartarazi ditu: “Gaizki iruditzen zaizkizun gauzez barre egingo duzu. Eta ondo irudituko zaizkizu batere graziarik ez duten gauzak”.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.