Bihar, kafe topaketa Donibaneko Uberan
Iosune Goñi idazlea Hugo Enean izan zen azaroan idazketa lan bat osatzeko. Lan literario hori bihar aurkeztuko du Ubera liburutegian, 17:00etan.
Iosune Goñi Garcia Burlatan (Nafarroa) jaiotako idazle, argazkilari eta itzultzailea da. Goñi Euskal Kultur Erakundeak, CPIE Euskal Itsasbazterrak eta Euskal Idazleen Elkarteak antolatzen duen literatura egonaldirako hautatua izan zen, literatura lan bat burutzeko.
Urrian Hendaiako Nekatonean izan zen, eta jarraian, azaroan, Donibaneko Hugo Enean izan zen egoiliar bere idazketa lana osatzeko. Pasaian egin duen lanaren harira, Goñi Donibaneko Ubera liburutegian izango da bihar (ostirala) egindako lan literarioaren berri emateko. Kafe topaketa bat ondu dute idazlearekin, 17:00etan. Horrekin batera, Pasaian bizitakoari buruz galdetzeko aukera izango dute bertaratzen direnek.
