Literatur tailerrei segida emango diete datorren urtean
Izen ematea parte hartzeko hilaren 15etik 29ra bitartean zabalduko dute
Aurtengo urrian udalak martxan jarri zituen literatura tailerrek herritarren artean izan duten harrera ona ikusita, jarraipena izango dute datorren urteari begira.
Hala, irakurketa kluba 3-5 urte arteko haurrei begirakoa, Zeu irakurle , ni kontalari 6-8 urte arteko haurrei zuzendutakoa, 16 urtetik gorakoei begirako poesia tailerra gaztelaniaz, 4-9 urte arteko ingelezko tailerra, eta 16 urtetik gorakoena dira mantenduko dituztenak.
Izen ematea bihartik hilaren 29ra arte izango da zabalik. izena emateko Lekuona Fabrikara jo daiteke, 943 44 96 35 telefono zenbakira deitu edo posta elektronikora idatzi.