Mariasun Landak jaso du Emakunde Saria
Sorkuntzaren bidez berdintasunari egindako ekarpenagatik saritu dute Errenteria-Oreretako idazlea.
Mariasun Landa idazle errenteriarrak jaso du Emakunde Saria. Idazleak “emakumeen eta nesken duintasunari zein berdintasunari” sormenetik egindako ekarpenarengatik aukeratu dute sari horretarako.
Erabakia, aho batez hartu du epaimahaiak, eta Redagi Gipzukoako Emakume Elkarteen Federazioak bermatu du.
Saria jasotzeko irizpide guztiak betetzen dituela Landak nabarmen jarri du Nerea Melgosa Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuak gogorarazi duenez, “ibilbidea, garrantzia, oihartzuna eta eragina”. Horren harira, Landa beste hizkuntza batzuetara gehien itzulitako egileetako bat dela jarri dute nabarmen, “feminismoa eta euskara biltzen ditu idazlearen literatur ekoizpenak”.
Ibilbide luzea du, pertsonalean ere, feminismoan idazleak, eta hala nabarmendu du sariaren epaimahaiak: “1980. hamarkadatik militantzia feminista aktiboa izan du Donostiako Emakumeen Asanbladan”.
Berdintasunerako Kontseiluak hala proposatuta Mariasun Landa izena daraman literatur sariketa sortu zuten Errenteria-Oreretan: Mariasun Landa Sariak. Ez da ausazkoa idazle oreretarraren izena eramatea. Sariketaren bidez, Errenteria-Oreretaren historia, emakumez osatzeko jarri zuten martxan sariketa hori. Emakumeek herriari egindako ekarpena ikusaraztea eta herri kronika osatzea zuten helburu, eta ari dira.