'Bidasoa 2018-2023' filma, hilaren 22an Donibanen
Fermin Muguruzak zuzendutako dokumentalaren proiekzioa Donibaneko Juanba Berasategi aretoan izango da, 19:30ean.
Datorren ostiralean, hilak 22, Fermin Muguruzak zuzendutako Bidasoa 2018-2023 filma proiektatuko da Pasai Donibaneko Juanba Berasategi aretoan, 19:30ean. Aretoko edukiera neurriak bermatu ahal izateko, doako gonbidapena erreserbatu beharko da esteka honetan.
Abenduaren 18a, Migratzaileen Eguna da, eta data horren harira antolatu diren jardueretako bat da honako proiekzioa. Filmaren aurkezpenean Fermin Muguruza zuzendari eta gidoilariak eta Janela Osa pasaitarrak eta dokumentaleko protagonistetako batek hartuko dute parte.
Poliziaren kontrolak eta Pirinioetako eta Atlantikoko Bidasoko muga naturaleko pasabide batzuk ixteak hamar heriotza eragin zituen urtebetean. Frantziak 2018an ezarri zuen kontrol hori, Europako gainerako herrialdeetara igarotzen ari ziren etorkinak sar ez zitezen.
Dokumentalak ahotsa eta aurpegia jartzen die Bidasoa ibaiaren bi aldeetako ekintzaileei. Horrez gain, beren bizitza galdu zutenak ere ekartzen ditu gogora, haien izena, adina, zeharkaldia eta ametsak aditzera emanez, haien historiaren berri emanez, eta hildakoen zifra hotzen atzean ezkutatzen diren pertsonak ezagutaraziz; eta, hartara, tragedia gizatiartuz.
