Bizilagunek Jauregizar enpresaren aurka jarraituko dute protestan
Pontikako Babes Ofizialeko Etxebizitzetako bizilagunek % 4ko etekina errespeta dezala eskatuko diote enpresari.
Datorren asteazkenean, abenduaren 20an, Jauregizarreko Babes Ofizialeko Etxebizitzetako maizterrek beste kontzentrazio bat egingo dute.
Duela lau aste, Etxebizitza Ordezkaritzaren aurrean elkartu ziren Donostian, azaroaren 18an. Orduan, Jauregizar enpresa errentatzailearen jarrera espekulatzailea salatu zuten. Izan ere, Eusko Jaurlaritzaren eta Errenteriako Udalaren arteko negoziazioa blokeatu du enpresak, eta “egoera prekarioan” dauden 18 familiek kontratuak berritzea galdegin badute ere, adostutako % 4ko etekina baina handiagoa bermatu nahi du enpresak. Izan ere, egun jaurlaritzak 12.000 euro arteko diru laguntzak eskaintzen ditu, nahikoa litzatekeena % 4ko etekinaren ordainketa bermatzeko (Errenteriako Korporazioaren agindu batean oinarrituta).
Gainera, orain dela 16 urte etxebizitzak esleitu zituzten, eta BOEen erregimenaren arabera 15 urte igarota bizilagunek etebizitza erosteko aukera izan behar zuten. Aukera ez zitzaien bermatu 30tik gora bizilagunei, eta egun “kale gorrian” gelditzeko arriskuan daude.
Egoerari irtenbide bat galdegiteko, eta Jauregizar enpresaren jarrera salatzeko, bizilagunak enpresaren Donostiako bulego aurrean elkarretaratuko dira, 11:00etan, hilaren 16an. STOP Kaleratzeak eta Alokairuren babesa izango dute.