Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kultura
David Zapirain Karrika. Idazlea

[Elkarrizketa] «Jendearen nondik-norakoak eta non bizi ziren jaso dugu»

Zapirainek Trintxerpeko historia jasotzen eta azaltzen duen liburua idatzi du: ‘Trintxerpe: urteurrenak’. Idazle trintxerpetarrak asteartean aurkeztu zuen bere barrutiari buruzko ikerketa lana, liburutegian.

David Zapirain Karrika astearteko aurkezpenean, Trintxerpeko liburutegian. Argazkia: HITZA.
Mikel Del Val Garcia
Pasaia
2023/12/15

Trintxerpeko historia jaso duzu Trintxerpe: urteurrenak liburuan, ezta?
Hiru gai nagusitu dira. Bat filosofikoa da, eta urteurrenak zer diren azaldu dut, noraino diren benetakoak edo soilik existitzen ote diren guk hala sinesten dugulako. Bigarrenean kontatu dudana da Trintxerpe deitzen dugun horrek zenbat bizitza izan dituen historian zehar. Bat Trintxerpeko etxe multzoena litzateke. Multzo hori da gaur egun auzoari izena ematen diona; baina hori ez da jatorrizko Trintxerpe. Gaur egun Trintxerpe deitzen duguna, auzo industriala, Azkuene inguruan hasi zen garatzen, eta badia osoaren garapenaren zati bat gehiago da. Azkenik, harrigarriagoa egingo zaigun beste atal bat dago: nola bizi izan zen jendea gaur egun Trintxerpek betetzen duen tokian. Hor, gutxienez, 1492. urtera arte dokumentatu dugu espazioaren okupazioa.

Zer kontatzen du liburuak? Zer islatu nahi izan duzu?
Aipatu ditudan hiru atal horietan, jendearen nondik-norakoak zeintzuk ziren eta non bizi ziren jaso nahi izan dugu. Aro historikoan Trintxer baserriaren ingurukoak errekuperatzen saiatu gara. Trintxerpe auzo industrial bezala garatzen hasi zen aroari begira, ahalegindu gara azaltzen auzoak nola sortu ziren, zeintzuk ziren etxe horiek, non kokatzen ziren, zein plano zeuzkaten… Era berean, auzo industriala sortzeak egoera soziala, ekonomikoa eta paisaia multzoa aldatu zituen. Baserrien bizitza eraldatu zen.

Nondik dator liburua idazteko ideia?
Udalak 20 urte inguru daramatza Pasaiako historia, ondarea edota artea berreskuratzen. 2023a Trintxerpe izena nagusitzen den edo Trintxerpeko etxeak eraikitzen diren 100. urteurrena da. Beste barrutien historia eta sorrera kontatuta daude, baina Trintxerperena ez zegoen. Esan bezala, urteurrenak egiazkoak eta faltsuak dira aldi berean.

Urteurrenaren gainean mintzatu zara. Zein urteurren jaso dituzu?
Lehen asmoa zen Trintxerperen 100 urte horiek ospatzea. Beste data biribil bat ere bagenuen: 1522koa. Hor 500 urte dauzkagu. Ikerketa egin ahala, 1522. urtea baino zaharragoa den data bat topatu genuen; beraz, urteurrenen egia eta faltsukeriaren arteko bikoiztasun hori dago hor. Era berean, 1923a baldin bada Trintxerpeko etxe multzoa sortzen den urtea, horiek egiteko proiektua zaharragoa da eta, gainera, horiek ez dira Trintxerpe modernoaren etxerik zaharrenak. 100 eta 500 urte ospatu nahi genituen, baina azken batean, ospakizun askoz zabalagoa geratzen da. Data horiek guk ematen diegun zentzua dute soilik, bestela, edozein data ospa dezakegu.

Trintxerpetarra zara eta zure herriari buruzko liburu bat idatzi duzu. Berezia izan da zuretzako?
Hasieran uste nuen ez zela berezia izango, hotz hartu nuen. Baina gero, egoerak, izenak edota etxeak topatzen dituzu. Animatu gara, eta liburuaren bukaera bezala proposatu dugu autobisita gidatu bat egitea Trintxerpen zehar. Arte eta hirigintza oso-oso aberatsa ezkutatzen da ustez zatarra den tokian. Zatartasun hori, gainera, ez da egiazkoa.

Erlazionatutako edukia‘Trintxerpe: urteurrenak’ liburuaren aurkezpena, hilaren 12an
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.