Lehen arreta osasuntsu baten alde, kalera
Elkarretaratze jendetsua egingo dute bihar, 12:00etan Iztietako anbulatorioaren aurrean.
Osasungintza publikoaren egoera eta zehatzago, lehen arreta ematen duten anbulatorioena salatzeko mobilizazioa deitu dute biharko Duintasuna Pentsiodunen elkarteak, auzo elkarteek, jubilatuen elkarteek, Oreretako Mugimendu Feministak, Bilgune Feministak eta GOT taldeak. Oarsoaldeko anbulatorioen egoerarekin kezka badute ere, gaur- gaurkoz Iztietako anbulatorioa da gabezia gehien dituena: erretiratu diren bi sendagileren eta bajan direnen postuak ez ditu bete Osakidetzak, eta Oarsoaldeko herriei arreta ematen dien Etengabeko Arreta Gunea ere gehien-gehienetan medikurik gabe ari da.
Hori guztia salatzeko elkarretaratze jendetsua egingo dute bihar, 12:00etan Iztietako anbulatorioaren aurrean.