Euskal disko eta liburuak Kultur Aretoan
Gaur zabalduko ditu ateak, Kultura Aretoan, 2023ko Euskal Liburu eta Disko Azokak. Hilaren 23ra arte bisitarien eta erosleen zain izango dira.
Gaur hasi eta hilaren 22ra arte, euskal kulturaren epizentro izango da Donibane kaleko Kultur Aretoa: bertan izango da Euskal Liburu eta Disko azoka, dozenaka produkturekin, Eguberrietako oparitarako aproposak den-denak. 20 eurotik gorako erosketak egiten dituztenek 6 euroko erosketa bonua jasoko dute han baliatu ahal izateko, Literatur Bonoaren bitartez.
Honakoa da zabalik izango den ordutegia:
- Gaur (hilak 15, ostirala): 17:00etatik 19:00etara.
- Hilaren 16tik 22ra (bihartik ostiralera): 11:00etatik 13:00etara, eta 17:00etatik 19:00etara.
- Hilaren 23an: 11:00etatik 13:00etara.
