Pirritx, Porrotx eta Marimototsen ikuskizunerako sarrerak astelehenetik salgai
Urtarrilaren 5ean 'Ez gara jaitsiko!' ikuskizuna eskainiko dute Bekoerrota kiroldegian Zortzi euroko prezioa dute sarrerek.
Eguberrietako klasikoetakoa da Lezon Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoen emanaldia. Urtero bezala, urtarrilaren 5arekin egingo dute, 12:00etan hasita, Bekoerrota kiroldegian. Astelehenetik eros daitezke sarrerak. Ez gara jaitsiko! ikuskizuna ari dira zabaltzen Euskal Herri osotik pailazo ezagunak, eta Lezon ere hala izango da.
Zortzi euroko prezioa dute tiketek. Horiek eskuratzeko bi bide daude. Lehena, aurrez aurrekoa, Donibane kalean dagoen Kultura Sailera joatea da. Bigarrena (hori aholkatu du udalak), Internet bidezko erosketa da, udalaren webgunearen bitartez.