Txerrimuño, 40. urteurreneko ospakizun betean
Astean zehar jarduerak antolatzen ari dira. Gaur kontzertua egingo dute baserrian, eta biharko egun osorako egitaraua osatu dute.
Lau hamarkada bete dituelako, ospakizun aroa zabaldu dute Txerrimuño baserri askean. Aste honetan zehart hainbat ekitaldi egiten dira urteurren biribilak merezi duen oihartzuna izan dezan. Lehen jarduera atzo (osteguna) egin zuten, Santi Riick-en España 1-Portugal 0 dokumentalaren emanaldi eta pintxo potearekin. Baina badaude gehiago.
Gaur, adibidez, enegarrenez kontzertu bat jasoko du baserriak. Stupid Fucking People eta Bamms taldeen emanaldia 20:00etan hasiko da.
Biharko (larunbata), egun osoko egitaraua. Honakoa da:
- 12:00etan, joaldunak herritik.
- 13:00etan, bertso saioa Txerrimuñon Maddi Ane Txoperena eta Beñat Gaztelumendirekin.
- 15:00etan, bazkaria.
- 17:00etan, Tongola jarduera.
- 20:00etan, Lobato Sound Antisistem.