[Argazkiak] San Tomas egunean, giro ederra nagusi
Larunbatean Antxoko eta San Pedroko San Tomas egunak ospatu ziren. Atzo, Donibanekoa eta Trintxerpekoa. Eguraldia lagun, giro ona nagusitu zen lau barrutietan.
Eguraldia lagun, San Tomas egunak ospatu dira asteburuan zehar Pasaiako lau barrutietan. Larunbatean antxotarrak eta sanpedrotarrak izan ziren festaren protagonistak. Atzo, aldiz, Donibanen eta Trintxerpen egin ziren txistorraren bueltako jarduerak. Lau barrutietan, giro ederra gailendu zen.
Hona hemen HITZA-k bildutako hainbat argazki. Irudiak HITZA-k lortutakoak eta Egoitz Segurarenak dira.