Urteko azkeneko udalbatzarrerako deialdia egin dute hilaren 20rako. Hamahiru puntu jorratuko dituzte, tartean datorren urterako kontuak.
Garraiobideak dira Oiartzunen isurtzen den CO2 kopuruaren %61en erantzule. Lau ardatzetan banatutako 64 ekintza aurkeztu dituzte.
Kamioi batek eta auto batek aurrez aurre talka egin dute. Ezbeharragatik auto ilarak sortzen ari dira eskualde osoan.
Bost partida jarraian galdu ondoren, berebizikoa zen pasaitarrentzat garaipena lortzea salbazioko postuetara gerturatzeko. Pasaia 2-1 nagusitu zen Touringen aurka, eta puntuak etxean geratu ziren.
Larunbatean Antxoko eta San Pedroko San Tomas egunak ospatu ziren. Atzo, Donibanekoa eta Trintxerpekoa. Eguraldia lagun, giro ona nagusitu zen lau barrutietan.
Ostiralean eman zizkieten OrriBakaR literatura lehiaketaren hamargarren ekitaldian saridun izan direnei sariak.
Mundu osoko lanak jaso dituzte. 500 ipuinetik gora, euskaraz zein gaztelaniaz. Hiru sari banatu dituzte hizkuntza bakoitzean.
Orereta Palestinarekin Herri dinamikak deituta, elkarretaratzea egin zuten ostiral arratsean Zumardian.
Karlos Saldisen giro ederra atzo San Tomas festarekin. Hasieran fresko, baina goizak aurrera egin ahala berotuz joan zen giroa.
Iturriozko elkarteak Gabonetako Truk Txapelketa antolatu du hilaren 22rako. Ohi bezala, sari potoloak banatuko dituzte ohorezko postuetan geratzen direnen artean.
Raperoak birako azken kontzertua emango du herriguneko baserri askean. Piztu Lezok antolatu du emanaldia.
Oihenart aforismo lehiaketa irabazteaz gain, Errenteria-Oreretan eta Hondarribian aipamenak lortu ditu errenteriarrak.
Bihar, asteartea, 17:30etik 21:00ak arte eman daiteke odola anbulatorioan. Odol emaile berriak behar dituztela adierazi dute.
Sortzaile izateko 12 saio eskaintzen dira Lekuona Fabrikan Maddi Sara Goikoetxea artistarekin. Julia Cameronen 'El camino del artista' gida-liburua oinarri hartuta.
Unax Landak Zumarragan jokatu du finala, Etorkizuneko Pilotarien txapelketakoa, baina 14 tantoan geratu da. Hamar partida jokatu dituzte guztira.
Eguberriak direla eta, Pasaiako udal liburutegien ohiko ordutegietan aldaketak izango dira hilaren 21etik urtarrilaren 5era bitartean.
Oiartzungo talde animalistak salatu du Txerri Egunaren bezperan jarritako kartelak kendu dituztela, bigarren urtez jarraian. Lanean jarraituko dutela iragarri dute.
Oarsoaldeko derbia jokatu dute Afantxoren kontra. Partida kitzikagarria poltsikoratu dute oiartzuarrek. Miren Tabernak liderraren etxean berdindu du.
Pasaiak garaipen garrantzitsua lortu zuen salbazio postuetara gerturatzeko. Areto futbolean Antxok eta Doniparik, garaipena.