Iturri Berri elkarteak truk txapelketa antolatu du ostiralerako

Iturriozko elkarteak Gabonetako Truk Txapelketa antolatu du hilaren 22rako. Ohi bezala, sari potoloak banatuko dituzte ohorezko postuetan geratzen direnen artean.

gabonetako truk txapelketa iturriotz 2023

Truk karta-jokoaren zaleek zita izango dute datorren ostiralean, hilak 22. Iturri Berri elkarteak Gabonetako Truk Txapelketa antolatu du. 22:00etan hasiko da, Iturriozko elkartean, eta bikote bakoitzak 15 euro ordaindu beharko ditu izena emateagatik.

Ohi bezala, Iturri Berri elkarteak jakinarazi duenez, sari potoloak banatuko dituzte ohorezko postuetan geratzen direnen artean. Eguberrietan aprobetxatzeko moduko opariak izango dira.

  • 1.ak: Mariskada eder bat eta bi ardo botila.
  • 2.ak: Bi txuleta eta bi ardo botila.
  • 3.ak: Bi oilasko eta bi ardo botila.
  • 4.ak: Lau ardo botila (bina beltz eta gorri).

Errepeska

  • 1.ak: Bi oilasko bat eta bi ardo botila.
  • 2.ak: Lau ardo botila (bina beltz eta gorri).
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.