Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
IngurumenaUdala

Klima eta Energia Plana aurkeztu du udalak, herri "jasangarriago" bat sortzeko

Garraiobideak dira Oiartzunen isurtzen den CO2 kopuruaren %61en erantzule. Lau ardatzetan banatutako 64 ekintza aurkeztu dituzte.

klima eta energia plana oiartzun aurkezpena Asteazkenean aurkeztu zuten Klima eta Energia Plana.
Erik Gartzia
Oiartzun
2023/12/18

Oiartzungo Udalak Klima eta Energia Plana aurkeztu die herritarrei. Izan ere, udalak gogorarazi duenez, Oiartzunek urtean 85.676 tona CO2 bota zituen 2019an; 2010eko kopurua baino 3.000 tona gehiago izan zen. Joera hori mantenduz gero, 90.000 CO2 baino gehiago isuriko lituzke Oiartzunek.

“Azken 40 urteetan 1,2º igo da Oiartzungo batez besteko tenperatura eta prezipitazio kopuruan behera egin du (eguneko metro koadroko 5,5 litrotik 4,6ra)”, gogorarazi du udalak. Horregatik, bizi eta kontsumo ohiturak aldatu behar direla berretsi dute. “Bestela, 4,5 gradu igoko litzateke tenperatura”.

Etor litekeenaz ohartarazi du udalak: “Bero boladak, lehorteak eta gau tropikala ere ugaritu egingo lirateke. Urtean 22,2 euri egun gutxiago izango genituzke eta prezipitazio oso handiko egun gehiago eta uholde arrisku handiagoa izango genuke”.

Mugikortasun-ereduan zein energia-trantsizioan “aldaketa sakonak” bultzatu nahi dituzte, ondorioak gutxitze aldera, baita elikadura burujabetzan ere.

Ibilgailuak, poluzioaren erantzule handiena

2030eko erronkak zehaztu ditu udalak. Horiek finkatzeko, aurretik diagnosia egin dute. Hala, %13 igo da herriko energia kontsumoa 2010etik eta udalerriak sortutako gasak %3 handitu dira.

klima eta energia plana oiartzun aurkezpenaSektorez sektore egindako azterketan ondorioztatu dutenez, berotegi efektuko gasen iturburu nagusia ibilgailuak dira. Urtean 53.000 tona CO2 isurtzen dira udalerrian. Kopuru osoaren %61 da hori.

Atzetik, modu nabarmenean, doaz beste alor hauek: Emisioen %16 zerbitzuen sektoreak sortzen du, etxebizitzetako gas eta elektrizitate kontsumoak %9, industriak %6 eta lehen sektoreak %5.

Lau ardatzetako 64 ekintza

Klima eta Energia Planak lau ardatz izango ditu, eta 64 ekintza jaso dituzte. 2030erako berotegi efektuko gas isurketak %40 murriztea sortzen den hondakin kopurua %15 jaistea lortu nahi dute, besteak beste.

Lau ardatz estrategikotan banatu dituzte herri jasangarria eta arduratsua lortzeko 64 ekintzak. Honela laburbiltzen dira (udalaren webgunean ikus daitezke dokumentu guztiak):

  • Oiartzungo sektore ezberdinetan energia eraginkortasuna bultzatu eta berriztagarrien erabilpena sustatzea.
  • Klima-aldaketa arintzen laguntzen duen herria lortzea.
  • Klima-aldaketaren inpaktuen jarraipenetan egiten duen eta beharrezko konpromiso klimatikoa erakusten duen herri erresilentea erdiestea.
  • Energia trantsizioan udal eredugarria izatea.

Udalak gaineratu duenez, diagnostikoa egin eta ekintza proposamenak jasotzeko herriko hainbat eragile eta bizilagunekin elkartu da. “Bidea elkarlanean egiten jarraitu nahi dugu, herritar guztion artean egingo baitiegu aurre klima aldaketak jartzen dizkigun erronkei”, zehaztu dute.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.