Boladan dago Oiartzungo areto futbola

Oarsoaldeko derbia jokatu dute Afantxoren kontra. Partida kitzikagarria poltsikoratu dute oiartzuarrek. Miren Tabernak liderraren etxean berdindu du.

oiartzun afantxo

Elorsoron jokatu zuten Oarsoaldeko derbia, larunbat arratsaldean.

Sendo dabiltza Oiartzun Kirol Elkarteko areto futboleko taldeak. Gipuzkoako Lehenengo Mailan, Oarsoaldeko derbia jokatu zuten oiartzuarrek, Afantxoren kontra.

Pasaitarren kontrakoa partida gogorra izan zen, eta gaizki hasi zen oiartzuarrentzat: pasaitarrak aurreratu ziren. Atsedenaldia iritsi baino lehen berdindu zuten oiartzuarrek.

Bigarren zatiaren hasieran aurreratu ziren Elorsorokoak, baina bisitariek berdindu egin zuten segituan. Norgehiagoka bukatzeko hiru minutu falta zirela, oiartzuarrek garaipenaren gola lortu zuten. Hiru puntuak eskuratuta, liderrago dira OKEkoak.

Miren Tabernari dagokionez, liderraren kontra jokatu zuten, Azkoitian. Ttakun eta oiartzuarren arteko partida hasi bezala bukatu zen, markagailuak betaurrekoak islatzen zituela. Puntua oso ontzat eman daiteke, azkoitiarrek orain arteko partida guztiak irabazi baitituzte.

Futbolean, zorte onik ez

Gizonen futbol talde nagusiak ez zuen zorte onik izan Zumarragan. Partida oso lehiatua izan zen hasieratik, eta berdinketarako norgehiagoka zirudien.

Hala ere, detaile txikiek bideratu zuten partida. 94. minutuan etorri zen zoritxarreko jokaldia. Erdiraketa batean asmatu zuten Urola taldekoek, eta baloia sareratzearekin batera hiru puntuak etxean geratu ziren.

Emakumeen 3. RFEF Maila

  • Oiartzun urtarrilaren lehen asteburuan bueltatuko da lehiara.

Gizonezkoen Ohorezko Erregional Maila

  • Urola— Oiartzun: 1-0.

Emakumeen Euskal Liga

  • Zarautz — Oiartzun B: 2-0.

Gizonen Lehen Erregionala

  • Oiartzun B — Behobia: 2-2.

Emakumeen Ohorezko Erregional Maila

  • Oiartzun C — Antiguoko: 0-8.

Mutilen Gazte Mailako Euskal Liga

  • Lakua — Oiartzun: 1-1.

Mutilen Gazte Mailako Gorengo Maila

  • Ekintza — Oiartzun B: 2-1.

Mutilen Gazte Mailako Lehen Maila

  • Landetxa — Oiartzun C: 8-1.

ARETO FUTBOLA

Gizonen Gipuzkoako Lehen Maila

  • Oiartzun — Afantxo: 3-2.

Gizonen Gipuzkoako Bigarren Maila

  • Ttakun — Miren Taberna OKE: 0-0.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.