Trapa eta drilla, Odeirekin Txerrimuñon
Raperoak birako azken kontzertua emango du herriguneko baserri askean. Piztu Lezok antolatu du emanaldia.
Trap eta drill erritmoak ekarriko ditu Txerrimuñora Odei raperoak ostiral honetan, hilaren 22an. Piztu Lezoren ekimenez, herriguneko baserri askeak errimak libre jasoko ditu 22:00etan hasiko da emanaldia, eta doan da.
Piztu Lezok jakinarazi duenez, Odeiren birako azken kontzertua izango da Lezokoa. “Trap eta drill erritmikaz eta soinu-estetika berriz osatzen ditu mezu sakoneko abesti zuzenak”, zehaztu dute abeslariaren ezaugarrietan sakonduz.