Odola ematera deitu dituzte lezoarrak
Bihar, asteartea, 17:30etik 21:00ak arte eman daiteke odola anbulatorioan. Odol emaile berriak behar dituztela adierazi dute.
Bihar (hilak 19, asteartea) nahi duen orok odola emateko aukera izango du Lezon. Anbulatorioan egin daiteke elkartasun keinua, 17:30etik 21:00ak arte. Aurrez hitzordua hartu behar dela azaldu dute herriko odol emaileen elkarteko kideek. Horretarako 943 00 78 85 telefono zenbakira deitu behar da bihar goizean. Telefonoz txandarik hartu ez dutenek, ordea, aurrez aurre eska dezakete ordua, astearteko saioan bertan.
Herritar orori egin diete deia. Odola beharrezkoa dela esan dute herriko elkarteko kideek. Aurretik emaile izandakoei, nahiz izan nahi dutenei egin diete gonbita. “Azken urteetan emaileen kopuruak behera egin du, eta beharrezkoa da garai bateko zenbakietara itzultzea osasun beharrei erantzun egokia eman ahal izateko”, esan dute emaileek.