OrriBakaR, xumea eta hunkigarria
Ostiralean eman zizkieten OrriBakaR literatura lehiaketaren hamargarren ekitaldian saridun izan direnei sariak.
Ostiral arratsaldean egin zuten X. OrriBakaR literatura sariketako sari emate ekitaldia, Andreone Udal Liburutegian. Ekitalde xume eta hunkigarria izan zen. Sarituen (behean zerrenda) lagun eta familiakoak haien ondoan izan ziren, beraz, sortzaile garaileek 100na euroko erosketa bonua jaso zutenean, txaloak erruz entzun ahal izan ziren kultur azpiegiturako gazteen irakurgela.
Irabazleek Mikel Arruti alkatearen eta Aitzol Saizar zinegotziaren eskutik jaso zituzten liburuak erosteko baliatu behar diren bonuak. Pozik, oso, sortzaile gazteak. Esker on hitzak esan zituen alkateak ekitaldia bukatzeko, irabazleei nahiz parte hartzaile guztiei zuzendutakoak.
SARITUAK
A Maila (6-7 urtekoak)
- Manex Iturbe Lopetegi, Lehoia eta kamaleoia lanagatik.
- Lizar Salaberria Tubilla, Nire olerkiak lanagatik
B Maila (8-9 urtekoak)
- Zelai Arregi Vazquez, Liburu misteriotsua lanagatik.
- Nahila Peral Aparicio, Haizea hodeia lanagatik.
D Maila (10-11 urtekoak)
- Jare Lizarraga Lekuona, Sentimenduekin jolasten lanagatik.
- Satza Galan Gonzalez, Ferrazeko etxea lanagatik.
- June Rolin Vazquez, Akelarretan lanagatik.
- Haitz Otaegi Amiano, Biderkatzen koefizientea lanagatik.
E Maila (12-13 urtekoak)
- Epaimahaiak erabaki du saririk ez ematea, aurkeztutako lanek behar adinako maila ez izateagatik.
F Maila (14-15 urtekoak)
- Ekain Martinez Nuñez, Bakardadea lanagatik.
- Hegoa Illarreta Beñaran, Izarren bidez lanagatik.