[Argazkiak] Lezoko San Tomas festa, beroa
Karlos Saldisen giro ederra atzo San Tomas festarekin. Hasieran fresko, baina goizak aurrera egin ahala berotuz joan zen giroa.

Fresko, sano eta gero bero. Hala joan zen atzoko San Tomas jaia Lezon. Karlos Saldise plazak jaso zuen Eguberrietako mugarrietakoa den festa. Jendetza bildu zen aterpera, eta eguzki goxoan, kanpoaldera. Postuak, musika, abesbatza erraldoia, taloak eta bestelakoak ez ziren falta izan. Goiz-eguerdi biribila atzokoa.
Ondokoak dira bertako hainbat irudi, Ager Arrietak HITZAra bidalitakoak:











