Azken hiru eraso matxistak salatzeko, elkarretaratzea egingo dute bihar
Sare sozialetan hiru erasoren berri eman du Oreretako Asanblada Feministak. Bihar elkartuko dira, arratsaldeko 19:00etan.
Atzo herritar ugari batu ziren elkarretaratzera eraso matxistak salatzeko. Atzo goizean, Oreretako Asanblada Feministak hiru eraso matxistaren berri eman zuen sare sozialetan. Erasook gaitzesteko, elkarretaratzera deitu dute. Bihar, asteazkena, elkartuko dira, arratsaldeko 19:00etan Niessenen.
