20:00etatik 08:00etara Tomas Garbizu, Polentzarrene, Guillermo Lazon eta Hipolito Gezala kaleetan; eta Zubitxo kaleak eta Elisa Salaberriak osatzen duten eremuan, egoiliar txartela dutenek bakarri ahalko dute aparkatu.
Atzo Errenteriako Kirolaren Gala ospatu zen herriko hainbat klub, kirolari erakundeetako arduradun eta kirolarekin zerikusia duten pertsonekin. 250 pertsona inguruk hartu zuten parte ekitaldian.
Elkarte sanjuandarreko hamar kide Saharan izan dira berriki hamar eguneko bisitaldia egiteko. Bertan bizitakoa bideoan jaso dute.
Bi erakundeek urte osoan zehar ingurumenaren zaintza, hondakinen prebentzioa eta gizartearen sentsibilizazioa ardatz duten jarduerak gauzatu dituzte.
Sare sozialetan hiru erasoren berri eman du Oreretako Asanblada Feministak. Bihar elkartuko dira, arratsaldeko 19:00etan.
Alberto Rodriguez zuzendariaren filma emango dute bihar arratsean. 1977an Bartzelonako espetxean aurrera eramandako borroka du hizpide.
Herritarren Arreta Zerbitzuan (udaletxean dago) eta Kultura Aretoan jaso daitezke paretako eta mahaiko egutegiak, doan.
Goizeko etorrera Alkartasunak antolatu du, eta 11:15ean irtengo dira Usozetik. Arratsaldekoaz Basariko kideak arduratu dira, eta entsegua egin ondoren, 18:30ean ekingo diote ibilbideari.
2-7 urte bitarteko haurrei begirako euskarazko ipuin kontaketak dira. Saioak hilaren 26an, 27an, 28an eta 29an, eta urtarrilaren 2an, 3an, 4an eta 5ean izango dira, 10:30ean.
Haziak-ek eta Oiartzungo Antzerkizaleek 'Inprobisatuz adierazi!' izeneko antzerki saioa antolatu dute oporretarako. Abaraxka ludotekan izango da saioa.
Hilaren 22an, ostiralean, aurkeztuko dute Niessen aretoan. Gabierrotako Udal Gaztelekuko 16 lagunek ekoitzi dute.
Club Atletico Renteria prestaketa lanetan murgilduta dabil. Hilaren 31n, 17:00etan abiatuko dira lasterketa nagusiak.