Familientzako antzerki saioa antolatu dute hilaren 28rako
Haziak-ek eta Oiartzungo Antzerkizaleek 'Inprobisatuz adierazi!' izeneko antzerki saioa antolatu dute oporretarako. Abaraxka ludotekan izango da saioa.

LHko ikasleak dituzten familientzako antzerki saioa antolatu dute hilaren 28rako. Haziak egitasmoak eta Oiartzungo Antzerkizaleen Elkarteak elkarlanean antolatu dute saio hori.
Inprobisatuz adierazi! izena jarri diote antzerki saioari. Abaraxka ludotekan egingo dute, 11:30etik 13:30era.
Antolatzaileek jakinarazi dutenez, haur bat heldu batekin joan daiteke, eta bi haur heldu bakarrarekin baita ere.