Azken hiru eraso matxistak salatzeko, elkarretaratzea egingo dute bihar
Sare sozialetan hiru erasoren berri eman du Oreretako Asanblada Feministak. Bihar elkartuko dira, arratsaldeko 19:00etan.
![](https://oarsoaldea.hitza.eus/site/files/2023/07/dsc_0021.jpg)
Atzo goizean, Oreretako Asanblada Feministak hiru eraso matxistaren berri eman zuen sare sozialetan. Erasook gaitzesteko, elkarretaratzera deitu dute. Bihar, asteazkena, elkartuko dira, arratsaldeko 19:00etan Niessenen.