Hasi dira udal egutegiak banatzen
Herritarren Arreta Zerbitzuan (udaletxean dago) eta Kultura Aretoan jaso daitezke paretako eta mahaiko egutegiak, doan.
![](https://oarsoaldea.hitza.eus/site/files/2023/12/lezo-egutegiak.png)
2024ko egutegien banaketarekin hasi da udala. Bi dira, paretan jartzekoa eta mahaikoa. Aurrez aurre jaso daitezke, doan: Herritarren Arreta Zerbitzuan (udaletxean), eta Kultura Aretoan. 08:30ean zabaltzen dituzte bi bulego horiek.
Udalak jakinarazi du egutegi asko inprimatu dituztela, beraz, lezoarrak ez daitezela estuasunez horien bila joan, denentzat daudelako.