Hilaren 30ean, Gipuzkoa Gabon Abesti Sariketa
Ereintza elkarteak antolatuta, udal kiroldegian egingo dute ekitaldia. Kontzertua egingo dute eguerdian, eta txapelketa arratsaldean.
Herrira etorriko da Gipuzkoa Gabon Abesti sariketaren 77. edizioa. Abenduaren 30ean, larunbatean, udal kiroldegian ospatuko dute ekitaldia. Ereintza elkarteak antolatuko du aurten.
12:30ean, Horra, horra! Eguberrietako Belaunaldiarteko kontzertua eskainiko dute. Bazkaltzeko eta atsedena hartzeko tartea hartu ondoren, 18:30ean, helduen txapelketari ekingo diote. Parte hartzea librea den arren, antolatzaileek aurrez baieztatzea eskatu dute. Horretarako, 943 34 16 00 telefonora deitu behar da.
