"Lagun berriak" film laburra sortu dute
Hilaren 22an, ostiralean, aurkeztuko dute Niessen aretoan. Gabierrotako Udal Gaztelekuko 16 lagunek ekoitzi dute.
![](https://oarsoaldea.hitza.eus/site/files/2023/12/lagun-berriak-posterra-copia.jpg)
Gabierrotako Udal Gaztelekuko 16 lagunek “Lagun Berriak” laburmetraia argitaratu dute. Aste honetan, bada, aurkezpena egingo dute Niessengo aretoan. Ostiralean izango da hori, hilaren 22an, arratsaldeko 18:30ean. Sarrera librea izango da, aforoa bete artean.
Nolabait, film laburra iazko ikasturtean gaztelekuan egin zuten lanaren emaitza da. Izan ere, 2022ko ekainean “Lagunak” egitasmoa aurkeztu zuten, giza eskubideetan oinarritutako hezkuntza eta inguruarekiko errespetuzko harremanak sustatu asmoz. Udal Gazte Zerbitzuetatik bultzatua, adierazi dute “beste pertsona batzuen laguntza ezinbestekoa” izan dela, eta “gidoia egiteko eta grabazioan parte hartzeko” balio izan duela.
Film laburrean ageri diren hainbat eszena Markolako Koldo Mitxelena ikastetxean, Lekuonako liburutegian, Xenpelar Etxean edo Gabierrotako Gaztelekuan grabatu dira.