Hasi dira udal egutegiak banatzen
Herritarren Arreta Zerbitzuan (udaletxean dago) eta Kultura Aretoan jaso daitezke paretako eta mahaiko egutegiak, doan.
2024ko egutegien banaketarekin hasi da udala. Bi dira, paretan jartzekoa eta mahaikoa. Aurrez aurre jaso daitezke, doan: Herritarren Arreta Zerbitzuan (udaletxean), eta Kultura Aretoan. 08:30ean zabaltzen dituzte bi bulego horiek.
Udalak jakinarazi du egutegi asko inprimatu dituztela, beraz, lezoarrak ez daitezela estuasunez horien bila joan, denentzat daudelako.