Olentzerok eta Mari Domingik Antxo bisitatuko dute igandean
Goizeko etorrera Alkartasunak antolatu du, eta 11:15ean irtengo dira Usozetik. Arratsaldekoaz Basariko kideak arduratu dira, eta entsegua egin ondoren, 18:30ean ekingo diote ibilbideari.
2022ko Olentzerorene ta Mari Domingiren etorreraren irudia. Argazkia: Alkartasuna Euskal Dantza taldea. Urtero bezala, Olentzerok eta Mari Domingik Pasai Antxo bisitatuko dute igande honetan (hilak 24). Ohi bezala, goizeko eta arratsaldeko etorrerak antolatu dituzte antxotarrek. Goizekoaz Alkartasuna Euskal Dantza Taldeko kideak arduratuko dira. 11:15ean irtengo dira Usozeko eremutik.
Arratsaldeko etorrera, aldiz, Basari Elkarteak ondu du. 18:00etan entsegua egingo dute Usozeko eremuan, eta 18:30ean ekingo diote ibilbideari.
