Orgasmoren 'Oroitzen al dituzu zure lehen aldiak?', hilaren 30ean
Herriko gazte sortzaileek hainbat diziplina uztartzen dituen lana taularatuko dute urteko azken aurreko egunean. Sarrerak, salgai.
![orgasmo lehen aldiak](https://oarsoaldea.hitza.eus/site/files/2023/12/orgasmo-lehen-aldiak.jpeg)
Orgasmok Oroitzen al dituzu lehen aldiak? emanaldia ondu du. Oiartzungo gazte sortzaileek hilaren 30ean —hurrengo larunbata— taularatuko dute.
Hainbat diziplina batuko ditu lanak: dantza, musika, literatura, antzerki, argazkigintza… Sarrerak udalaren webgunean eros daitezke, 8 euroren truke.
Landetxen izango da emanaldia, 19:26an hasita. Hamahiru sortzaileren artean sortu dute lehenengo aldiak ardatz dituen obra.
Honakoak izan dira parte hartu eta hartuko dutenak:
- Udane Eskudero.
- Oihan Astigarraga.
- Lohizune Telletxea.
- Ekain Elizasu.
- Malen Etxebeste.
- Oihan Aristizabal.
- Izaro Retegi.
- Mattin Etxebeste.
- Izaro Telletxea.
- Luix Mitxelena.
- Malen Elizasu.
- Josu Ibarguren.
- Oihan Gastesi.
Ostiraleko —hilak 22— papereko edizioan argitaratuko da informazio gehiago.