ABB Ring Motorseko langileei babesa adierazi diete Niessengoek
Trapagarango enpresaren egoera ona den arren, bost langile kaleratu izana salatu dute. Ikatza utzi dute enpresaren Eguberrietako zuhaitzean.
ABB Niessengo langileek babesa eskaini diete Trapagarango ABB Ring Motors enpresak kaleratu dituen langileei. Haiek lanera bueltatzea eskatu dute, gainera. Protesta egin dute Aranguren industriaguneko egoitzan, enpresak jarritako Eguberrietako zuhaitzean ikatza utzita.
Oiartzungo enpresako langile batzordeak jakinarazi duenez, 2023an Trapagarango lantokiko langile kopurua handitu da eta “urte historiko” batzuen ondoren, “zaila” da egiten zaie kaleratze horiek ulertzea.
Gaineratu dutenez, 15 urtetik gorako antzinatasuna duten langileak dira kaleratu dituztenak. “Gainotzeko langileei beldurra sartzeko mezu argi bat da, zuzendaritza urduritzen duen langile borrokalari profil duen langileak baitira kaleratuak”, zehaztu dute.
Honakoa da ABB Niessengo enpresa batzordeak kaleratu duen oharra, babesa eskainiz eta eskaerekin.
“Azken bi urteetako irabazi historikoen ondoren, pasa den azaroaren 30ean, ABB Ring Motoseko konpainiak, aldebakarrean hartutako eta negoziaziorako aukerarik gabeko jakinarazpena helarazi zigun. Non, bost lankide berehala kaleratzen ziren, denak beteranoak eta produkzio helburuak argudiatuz, 2023an bertan lantaldea hazi zen arren.
Enpresa komitetik gure gaitzespena adierazi nahi dugu kaleratze eta intimidazio neurri hauekiko, enpresatik plazaratu nahi den familia itxurarekin zerikusirik ez dutenak eta langileekiko eraso zuzena direnak.
Guzti honengatik, gure 5 langileak berriro hartzeko exijitzen dugu”