Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
PolitikaUdala

"Herri hobea eraikitzen jarraitzeko" aurrekontua xehatu du udal gobernuak

Oiartzungo Udalak 21.267.244 euroko aurrekontua izango du 2024an. Partiden xehetasunak eman ditu udal gobernu taldeak.

oiartzungo udala aurrekontuak 2024 Agustin Lekuona, Joana Mendiburu, Oihana Irastorza eta Olaia Lasa, udal gobernuko kideak.
Erik Gartzia Egaña
Oiartzun
2023/12/21

Oiartzungo Udalak 21.267.244 euroko aurrekontua izango du 2024an. Atzoko plenoan onartu zuten, EH Bilduren aldeko botoekin. EAJk kontrako botoa eman zuen.

Udal gobernu taldeak aurrekontuaren detaileak egin ditu publiko. Nabarmendu dutenez, “elkarlanean” osatu dute datorren urteko aurrekontua, prozesu parte-hartzailearekin”.

“Legealdirako osatutako kudeaketa plana eta ildo estrategikoak oinarri hartuta, irailera bitarte udaleko sailetako zinegotzi eta teknikariek arlo bakoitzeko beharrak antzeman eta aurrekontu proposamena prestatu zuten”, azaldu du udal gobernu taldeak.

Urrian auzoetan egindako bileretan aurkeztu zuten zirriborroa. Azaroan, berriz, oposizioarekin partekatu zuten, baita herriko hainbat eragilerekin ere.

“Orekatuak”

21,2 milioi pasako aurrekontua izango du udalak 2024an. Aurrekontu “orekatua” osatu dutela iritzi dute, “herri hobea eraikitzen jarraitzeko”. “Oreka kalitatezko zerbitzuak eman eta proiektu berrietarako diru-sarrerak eskuratzeko bidean, eta aldi berean, herritarrei zergak ahalik eta gutxien igota. Horregatik, KPIa %3,8 igo den arren, 1,5 puntu besterik ez dira igo zergak”, azaldu dute.

Egoera ekonomiko zailean dauden herritarrentzat hobariak aurreikusi dituztela nabarmendu dute halaber.

Oiartzungo Udalak banketxeekin zorrik ez duela nabarmendu dute, eta datorren urteko proiektuak aurrera eramateko mailegurik ez dutela eskatuko jakinarazi ditu.

Erdia, “ongizatea hobetzera”

Udal gobernu taldeak diru-partida nagusien xehetasunak eman ditu. Horrela, erdia baino gehiago —10’8 milioi euro— “ongizatera” bideratuko dutela adierazi dute, igoera “nabarmena” eginez.

Aurrekontuaren herena (7,3 milioi euro) honetarako izango da: “Oiartzungo ekonomia iraunkorra sustatu, ingurumena eta mendiak zaindu, mugikortasun jasangarria bultzatu, hiri antolamendua garatu, azpiegiturak mantendu eta ur eta hondakin zerbitzuak emateko”.

Zerbitzu eta proiektu hauek eman ahal izateko beharrezkoa den udal antolaketarako izango da aurrekontuaren beste %14a (3 milioi euro).

Sei erronka

Udal gobernu taldeak sei erronkatan barnebildu du 2024ko aurrekontua. Horrela azaldu dute, hitzez hitz:

  1. Herritarren osasuna, ongizatea eta bizi-kalitatea hobetu: Gizarte Zerbitzuen berrantolaketa izango da 2024ko proiektu nagusia. Saila Fermiñene etxera, herriko plazaren zentrora pasatzeko lanak bukatu eta zerbitzu berriak martxan jartzeko baliabideak ere gorde dituzte (jubilatuen egoitzan aisialdiaren inguruko zerbitzua, gizarte hezkuntzako esku-hartze zerbitzua eta bazterkeria arriskuan dauden pertsonentzat eskualdeko egoitza, besteak beste). Zaintza sare publiko-komunitarioaren diagnostiko eta lanketarekin ere jarraituko da. Feminismo sailaren aurrekontua indartu eta %11 igoko da.

  1. Energia trantsizioa hauspotu, aldaketa klimatikoari aurre egiteko: Energia efizientzia hobetzeko partidak indartuko dira, energia berriztagarriko instalakuntza berriak egingo dituzte eta herritarrekin batera energia komunitateak sortzeko bidea egingo da.

  1. Mugikortasun jasangarria bultzatu: Xorrola eta Taxibusa mantendu eta hobetzeko pausoak emango dira. Gainera, autoa gutxiago erabiltzeko eta oinez edo bizikletan mugitzea sustatzeko bidegorria luzatu, bizikletak aparkatzeko gune egokiak egin eta Oarsoalderako alokairuzko bizikleta sistema jarri nahi dute martxan.

  1. Herri kultur zalea, sortzailea eta bizia sustatu: Landetxe kultur areto berria izango da kultur eskaintzaren bihotza, baina herriko eragileekin eta sortzaileekin elkarlanean, kultura Oiartzungo txoko guztietara zabaltzen jarraitu nahi da. Kultur programazioa indartzeko eta sorkuntzarako baliabideak eskaintzeko proiektuak eta diru-partidak jaso dira aurrekontuan.

  1. Oiartzun euskalduna lortu: Euskararen aurkako erasoak etengabeak diren honetan, eta Oiartzun bezalako arnasguneak euskara berreskuratzeko indargune nagusiak direla jakitun, euskara ez dakitenek ikasteko eta dakitenek erabiltzeko proiektuak egingo dira. B2 mailara arteko ikastaroen kostu osoa udalak hartuko du beregain eta, gainera, apustu sendoa egingo da haur etorkin berriei euskara errefortzuak eskaintzeko.

  1. Udala herritarrei hurbildu: Udal zerbitzuak optimizatu, modernizatu eta herritarrei prozedurak arintzeko, herritarrentzako arreta gune berria sortuko da plazan. Udalaren webgunea ere berrituko da, udalaren eta herritarren arteko komunikazioa eta gardentasuna areagotzeko.

Plan esanguratsuenak

Oiartzungo udal gobernu taldeak dituen proiektu garrantzitsuenen zerrenda egin du, eta bakoitzari bideratuko zaion partida ere azaldu du:

  • Azpiegitura atseginak: 2.492.000 €

    • Ugaldetxoko futbol zelaia berritzea: 350.000 €

    • Rafael Pikabea hiribidea urbanizatzea: 300.000 €

    • Poligonoen biziberritzea: 160.000 €

    • Altzibarko gune estalia: 150.000 €

    • Auzoetako mantenu lanak: 40.000 €

  • Herri berdinzalea: 2.384.000 €

    • Etxez etxeko laguntza zerbitzua: 828.000 €

    • Arazo ekonomiko eta sozial larrian dauden herritarrei laguntza: 215.000 €

    • Gizarte eta hezkuntza esparruko esku hartzea: 96.000 €

    • Bazterkeria arriskuan dauden pertsonen eskualdeko egoitza: 90.000 €

    • Zaintzadi proiektua: 60.700 €

    • Herriko jubilatuen aisialdi eskaintza: 28.000 €

  • Herri hezitzailea: 2.380.000 €

    • Urmendi haur eskola: 1.062.635 €

    • Ikastetxeak: 984.000 €

    • Ludoteka eta udalekuak: 148.700 €

    • Topalekua eta kuadrillategi: 109.000 €

  • Herri osasuntsua: 2.358.000 €

    • Elorsoro kiroldegia: 1.530.000 €

    • Kirola sustatzeko egitasmoak eta dirulaguntzak: 278.000 €

  • Herri kultur zalea: 1.626.000 €

    • Landetxe kultur aretoko programazio eta kudeaketa: 145.000 €

    • Herriko eragileen kultur programazioa eta sorkuntza: 75.000 €

    • Biblioteka hobetzeko proiektua: 80.000 €

    • Ondarea: 36.000 €

  • Herri jasangarria: 975.000 €

    • Xorrola: 250.000 €

    • Herriko energia azpiegiturak hobetu: 120.000 €

    • Taxibusa: 55.000 €

    • Bizikleten aparkaleku estaliak eta bizikleta sarea: 55.000 €

    • Lehen sektorea laguntzeko Lurbizi egitasmoa: 50.000 €

    • Argitturri energia berriztagarriak bultzatzeko egitasmoa: 50.000 €

  • Ekonomia iraunkorra: 706.000 €

    • Enpresen garapena eta enpleguaren sustapena: 217.000 €

    • Merkataritza txikia: 25.000 €

 

  • Herri euskalduna: 539.000 €

    • Oiartzun Irratia eta Ttur-Ttur: 137.000 €

    • Lan mundua euskaldundu eta euskara ikasteko bekak: 74.000 €

oiartzungo udala aurrekontuak 2024

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.