Hondakinak ateratzeko ordutegia luzatuko da bi gautan
Gabon gauean zein Urte Zaharrekoan ordutegia luzatuko dutela jakinarazi du udalak, data bereziak direlako.
Oiartzungo Udalak jakinarazi duenez, Eguberrietan aldaketak izango dira hondakinen bilketan.
Gabon gauean eta Urte Zahar gauean hondakinak ateratzeko ordutegia luzatuko dela jakinarazi du udalak. 24an eta 31n (igandeak) arratsaldeko 20:00etatik biharamuneko 06:00ak bitarte egongo da organikoa ateratzeko aukera.