Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
PolitikaUdala

2024rako aurrekontuak onartu ditu Oiartzungo udalbatzak

EAJren kontrako botoarekin aurrera atera da 21.267.244 euroko aurrekontua. Beste hainbat gai ere aztertu dituzte urteko azkeneko plenoan.

plenoa oiartzun abendua 2023 kronika Atzo arratsean egin zuten abenduko ohiko plenoa.
Erik Gartzia Egaña
Oiartzun
2023/12/21

Oiartzungo udalbatzak plenoa egin zuen atzo arratsean. Urteko azkenekoa izan zenez, datorren urteko aurrekontu proposamena aurkeztu zuen udal gobernu taldeak.

Udalaren kontuak 21.267.244 euro izango ditu. Oihana Irastorzak azaldu zuenez, ekainean bertan hasi ziren aurrekontua prestatzen, zinegotzi eta teknikarien inplikazioarekin. Ondoren, oposizioarekin partekatu zuen, baita herritarrekin ere. “Herritarrak zoriondu nahi ditugu, parte hartzeagatik eta egin duten ekarpenengatik”, gaineratu zuen Irastorzak.

Aurrekontuak fiskalki “orekatuak” eta “herritarrekin abegikorrak” direla zehaztu zuen, eta zorpetzerik ez dutela suposatuko. Aurrekontuaren erdia baino gehixeago —10’8 milioi euro— “oiartzuarren ongizateari” bideratuta egongo dela aurreratu zuen, eta beste 7’3 milioi, ekonomia sustatu eta ingurumena zaintzeari.

Aurrekontuek sei erronka izango dituztela laburbildu zuen Irastorzan: herritarren ongizatea eta bizi-kalitatea bermatuko duena; energia trantsizioa hauspotuko duena; mugikortasun jasangarria bultzatuko duena; kultur bizia duena; euskalduna; eta udala herritarrei hurbilduko diena.

EAJ, kontra

Ogasun zinegotziaren azalpenaren ondoren, oposizioaren eledunak hartu zuen hitza. Janire Mitxelena jeltzaleak handienak nabarmendu zuenez, inoizko aurrekonturik handiena izango da 2024koa, eta zati handi bat Funts Foralari esker izango dela.

Gauza batzuekin —jeltzaleek eskatu izan ohi duten ikerketa soziologikoa egitearekin, esaterako— ados daudela esan zuen, baina beste batzuekin ez. Azken horiek zerrendatu zituen: bizikidetzari bideratutako diru-partidak jaistea, baita fatxadak biziberritzeari bideratuko dizkietenak ere; auzoak biziberritzeko ekarpena ez dela nahikoa; eta Argitturriri bideratzea “zalantzazkoa” iruditzen zaiela. Baina, “bereziki”, hondakinen bilketa sistema zen kritikatu zutena, “aspalditik” bezala, gogorarazi zuenez.

“Atez ateko bilketa sistemak 1.237.000 euroko gastua izango du, eta tasekin 500.000 euro jasotzen dira”, esan zuen Mitxelenak. Gai horretan, Irastorzak erantzun zion, esanez atez ateko bilketa sistema udal gobernu taldearentzako “inbertsioa” dela, “Europako helburuekin bat egiteko eta Zero Zabor helburua lortzeko”.

Mitxeleneak, bere aldetik, 2024ko aurrekontuek aurreko agintaldiaren ildoarekin “jarraitutasuna” dutela adierazi zuen, eta zerbait “berritzailea” espero zutela. Horregatik, kontrako botoa eman zuten.

Adostasuna hainbat gaitan

Gainontzeko puntuei dagokienez, besteak beste, udaleko langileen soldata igotzea onartu zuten.

Horrez gain, bazterketa arriskuan dauden pertsonentzako diru-partida 215.000 euroan mantenduko dutela azaldu zuen Olaia Lasa Gizarte-Ongizate zinegotziak, “teknikariek hala baloratuta”. Aldaketa bat egongo da: eskaera egin behar duten pertsonek dokumentazioa eraman beharrean, teknikariek eurek egingo dute kontsulta.

Etxez etxeko laguntzarako Gipuzkoako Foru Aldundiarekin duten hitzarmena luzatuko dela onartu zuten.

Labore Oarso, onura publikokoa

Ordura artekoak aho batez onartu baziren ere, desadostasuna ekarri zuena Labore Oarso tokiko onura publikoko entitate izendatzea izan zen. EAJko bozeramailearen esanetan, kontsumo kooperatibaren baloreekin bat egiten dute, baina ez dakite zein den horren onura. “Informazio falta dugu. Gainera, esan ziguten horrela izendatzea bizirauteko modua dela. Denda txikiak ere hor daude”, azpimarratu zuen Janire Mitxelenak.

Ibon Mitxelena Ekonomia Sozial eta Subirautzako zinegotziaren ustez, Labore Oarsorena bezalako proiektuak “bultzatu” egin behar dira. “2016tik egin dituztenak ikusita, modu horretako elkarte gehiago egon beharko lirateke. Arraztalo, Elikari eta bertako ekoizleei tokia ematen diete; ikastetxeetako jangelak transformatu dituzte…”. EAJri botoa aldatzeko eskatu zion.

Labore Oarsoko kide batek hitza hartu zuen, eta nabarmendu zuen fokua ez dela jarri behar “zer” egiten den, “baizik eta nola”. Labore Oarsoak “merkatuaren logikatik harago” gauza egingarriak badaudela erakusten duela berretsi zuen. Gonbidapena egin zieten zinegotziei —herritarren ordezkari gisa— Labore Oarso ezagut dezaten, proiektuak “ateak irekita” dituelako.

Bozketan, EH Bilduren aldeko botoekin onartu zen izendapena. EAJ abstenitu egin zen. Nabarmentzekoa da eztabaidan zein bozketan Joana Mendiburu alkatea ez zela izan, Labore Oarsoren kide delako.

Diru-laguntzak eta kirolguneak

2024an emango dituzten hainbat diru-laguntza izan ziren hurrengo puntuko gaiak. Kultur ekitaldiak antolatzeko 75.000 euro bideratuko dizkiete elkarteei. Lartauni 6.000 euro bideratuko dizkiete, laguntza %50 igota.

Kattin Txiki memoria historikoan lantzen duen elkarteari 35.000 euroko diru-laguntza esleituko diote. Izan ere, hainbat proiektu ditu esku artean: barrakoiak, Arizmendieneko oroimenaren txokoa, komiki bat argitaratzea, Iragorriko kanposantuan esku-hartzea…

Udal egutegia finkatu ondoren, Elorsoro, Madalensoro eta udako igerilekuaren gaia jorratu zuten. Emakida izatetik zerbitzu izatera pasatuko da. BPXport da aurkeztu den bakarra, eta 2024an emango du zerbitzu hori, urte banako hiru luzapenen aukerarekin.

Bi bozketa horiek aho batez onartu ziren.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.