50 urteko gizon bat atxilotu dute, lapurretagatik
Pasaian eta Donostian lapurtu du, neurriak hartu dira dagoeneko. Udaltzaingoek herritarrei kontu handiz ibiltzeko mezua helarazi die.
Abenduaren 17an, igandean, Pasaiako udaltzainek 50 urteko gizon bat atxilotu zuten bi ostalaritza-establezimenduetan lapurretan ibiltzea leporatuta. Aurrez herritarrak udaltzaingoei jakinarazi zieten Trintxeropeko Gudarien plazan gizon batek poltsa bat lapurtu zuela. Jasotako deskribapenarekin bat zetorrela ikusita, udaltzainek Euskadi etorbidean identifikatu eta miatu zuten.
Udaltzaingotik adierazi dute aipatutako lapurtzat jotakoak hainbat objektu zituela, herritarrek emandako datuekin bat zetozenak. Susmagarriak ziren beste batzuk ere bazituen: gainerako objektu horiek Donostiako beste ostalaritza establezimendu batean lapurtutakoak zirela ondorioztatu du Udaltzaingoak.
Udaltzaingoek mezu argia eman nahi diete herritarrei: “Gabon egun hauetan kontu handiz ibili behar da, eta norberaren gauzak une oro zainduta eduki behar dira lapurretak eta ebasketak saihesteko”.