Eguberrien ostean, denbora pasak
Zurezko jostailuak egiteko denbora eskaintzen du Lekuona Fabrikak, hilaren 26an. Kromosoma tailerreko Eva Diaz de Islak gidatuko du tailerra.
Eguberrien ostean, Olentzero eta Mari Domimgi etxetik igaro ostean, jostailu gehiago nahi izanez gero, etxeko txikienek zurezko jostailuak egiteko denbora pasa izango dute Lekuona Fabrikan hilaren 26an, asteartea. Kromosoma tailerreko Eva Diaz de Islak gidatuko du tailerra. 6-8 urte bitarteko haurrentzako gidatuta egongo da. Parte-hartzaileek egurrezko piezak lixatuko dituzte, denbora pasaren marrazkiak egingo dituzte eta zulagailu batekin zuloak egingo dituzte bolak ahokatzeko. Behin prozesua amaituta, jostailua muntatuko dute. Gonbidapenak Lekuona Fabrikan edo webgunean lor daitezke.