Ipuin saio musikatua gaur arratsaldean
Maider Alcelay eta Igor Salak gidatuta literatura arratsaldea Lekuona Fabrikan, familian eta familiaz gozatzeko plana.
Gaur, 18:00etan, literatura arratsaldea antolatu du Lekuona Fabrika liburutegiak. Ipuin saio musikatua izango da, familian eta familiaz gozatzeko aldi berean. 2-12 urte bitarteko haur eta gazteei zuzenduta dago. 7 urterainoko haurrek heldu batez lagunduta joan beharko dute. Maider Alcelay eta Igor Salak gidatuko dute arratsaldeko jarduera. Lekuona Fabrikara gerturatuta, telefonoz deituta (943 44 96 35) eta whatsapp bidez edo email (biblioteka.lekuona@errenteria.eus) bidez mezu bat bidaliz eman daiteke izena.