Mariasun Landa Sarietarako lanak aurkeztu daitezke jada
Hamalaugarren ediziorako dena prest du udalak. Aurrekoetan bezalaxe, bi sari emango dituzte 2024ko edizioan.
Errenteriako Berdintasunerako departamentuak dena prest du datorren urteko Mariasun Landa Sarietarako. Dagoeneko lanak aurkezteko epea zabalik dela jakinarazi du udalak. Hamalaugarren edizioa izango da 2024koa.
Udaleko iturrien arabera, sariketa honek “Errenteriako emakumeen ekarpena aitortzea eta balioan jartzea” du helburu. “Sari honen bidez, gizarteko arlo desberdinetan emakumeek herriari egindako ekarpenaren berri emango duten idazlanak sustatu, aitortu eta saritu nahi da, izen propioak argitara ekarriz”, diote udaletik.
Bi sari banatuko dituzte aurten ere, Emakumezkoen begirada lanik onena (450 euroko sariarekin) eta Emakumezkoei begirada lanik onena (450 euroko sariarekin). Saritutako bi lanak Oarso aldizkarian argitaratuko dituzte.
Lehiaketaren oinarriak eta xehetasun gehiago lotura honetan kontsulta daitezke.