Urtea agurtzeko koplak
Ereintza elkarteak urte zaharreko koplak eskainiko ditu abenduaren 31n, urteko azken egunean. Elkartetik hasiko dira.
![](https://oarsoaldea.hitza.eus/site/files/2023/12/gf6oug-m-1388352709-655f04a53e605.jpg)
Datorren igandean urteari agur esango diogu, baina mahatsen aurretik Errenteria-Oreretako Ereintza elkartekoak kantuan aterako dira. Urte zaharreko koplak abestuko dituzte, Ereintza elkartetik abiatuta. 18:15ean hasiko dira eta ordu eta erdiz kantuan emango dute arratsaldea.