Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Egiturari eragin ez badio ere, kalte ugari utzi ditu suteak

Sorgintxulo kaleko 4. zenbakian izandako sutean kaltetuen izan den etxebizitza bisitatu dute gaur, Bernar Lemos alkateorde eta Udaltzaingoaren buruak, udal arkitektoak, eta Udaltzaingoaren buru operatiboak.

Eraikinaren kanpoaldean ikus daitezke kalteak.
Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2024/01/02

Zorigaiztokoa izan zen urte hasiera Kaputxinoak auzoko Sorgintxulo kaleko 4. zenbakiko eraikineko bizilagunentzat. Sua piztu zen urte berria hasi eta berehala etxebizitza eraikin horretako zursarean, zantzu guztien arabera, suziri batek sortuta. Hala ere, oraindik ere, ikerketa martxan du Ertzaintzak sua zerk piztu zuen jakiteko.

Gaur bertan, kaltetuena izan den etxebizitzara bisita egin dute Bernar Lemos  alkateorde eta Udaltzaingoaren arduradunak, udal arkitektoak, eta gertakarien goizaldean Udaltzaingoaren buru operatibo zenak. Bisita hori kaltetutako etxebizitzaren jabeekin egin dute udal ordezkariek.

Bisitaren ostean, prentsa oharra helarazi du komunikabideetara Errenteriako Udalak. Arkitektoak egiaztatu duenez, suteak ez du kaltetu etxebizitzaren egitura, beraz ez da arriskurik bertan sartzeko; suak eta keak, ordea, kalte material ugari eragin dituzte etxebizitza horretan.

Gainontzeko bizilagunek, sutea izan eta ordu gutxira izan zuten eraikineko gainontzeko etxebizitzetara itzultzeko aukera.

Joan den abenduaren 28an prentsa ohar bidez eskatu zuen Errenteriako Udalak suziriak eta petardoak ez erabiltzeko. Herritarrei artefaktu horiek erabiltzeak dakartzan arriskuak eta zeharkako kalteak gogorarazi zizkien, pertsonei eta zaratarekiko sentikortasun handia duten pertsonei lesioak eragiteko arriskuaz ohartarazi zuen, eta horrelakoak erabiltzeak suteak eragin ditzakeela nabarmen jarri.

Berriro eskatu du udalak, gertatutakoa dela eta, suziri eta petardoak ez erabiltzeko, eta gogorarazi du debekatuta dagoela balkoietatik eta etxebizitzetako leihoetatik suziriak eta petardoak botatzea.

Hilaren 1eko goizaldean gertatutakoa xehetasunez argitzeko ikerketa martxan dela esan du azkenik udalak; Ertzaintza ari da ikerketa hori egiten.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.