Sorgintxulo kaleko 4. zenbakian izandako sutean kaltetuen izan den etxebizitza bisitatu dute gaur, Bernar Lemos alkateorde eta Udaltzaingoaren buruak, udal arkitektoak, eta Udaltzaingoaren buru operatiboak.
Obren lizitazio epea zabaldu du udalak Beraun auzoa eta Txirrita Maleo industrialdea lotzen dituen zubian oinezkoen segurtasuna hobetzeko.
Herritarren topagunerako espazio gehiago izango ditu pasealekuak berrurbanizatzen dutenean. Erakargarriagoa eta seguruagoa ere izango dela azaldu du udalak.
Girizia elkartearen pilota sailak Josetxo Gamioren omenez antolatzen duen pala txapelketan izena eman daiteke, hilaren 20ra arte.
Sinadura bilketa egiten ari dira Iztietako anbulatorioan Osasun Sailak ezarritako murrizketak salatu eta kalitatezkoa eta duina den zerbitzua berrezartzea eskatzeko. Hilabete osoan zehar jasoko dituzte sinadurak, goizez.
Pasaitarrak 4-1 nagusitu ziren finalean Azkoitiko Ttakunen aurka. 2017an lortutakoaren ondoren, honakoa da antxotarrek bereganatzen duten bigarren garaikurra.
Palestinarren sarraskia gelditzeko exijitzeko horma-irudia egin dute Landetxen. Igandean ekitaldia egingo dute bertan.
Altzako frontoian jokatuko dute finala EPLEkoek igandean Errepala klubeko Begiristain anaien aurka.
Ordu gutxian agortu dira berriz ere otsailaren 25eko mendi lasterketako dortsal guztiak. Hilaren 21ean, ibilbidea ezagutzeko topaketa.
Oiartzuarrek Afantxoren kontra jokatu dute finalerdia. Pasaitarrek penaltietan lortu dute finalerako txartela.
Trintxerpen egingo dute lehen geldialdia hiru Errege Magoek ostiralean, ontziz iritsiko dira herrira.
Haurtzarok Gabon bezperako kalejiran gogoan eduki du Lapurdiko ikastola. Hango herriko etxeak hitzarmena eten, eta sei hilabete barru legez kanpokoa izango da.