Oiartzunek ezin izan du Gipuzkoako Kopa etxeratu

Oiartzuarrek Afantxoren kontra jokatu dute finalerdia. Pasaitarrek penaltietan lortu dute finalerako txartela.

afantxo oiartzun Penaltietan erabaki zen finaleko txartela.

Areto futboleko Gipuzkoako Kopako final four-a jokatu zuten larunbatean Donostiako Gaska kiroldegian. Azkoitiko Ttakunek, Tolosako Herrikidek, Pasaiako Afantxok eta Oiartzunek jokatu zituzten finalerdiak.

Oarsoaldeko derbia egokitu zen finalerdietako batean. Afantxo Hirugarren Mailan ari den taldea da, eta oiartzuarrentzako ez ziren gauzak ongi hasi. Izan ere, antxotarrek bi gol sartu zituzten, baina oiartzuarrek markagailua iraultzea lortu zuten.

Hala ere, finalerdi hori bukatzeko hiru minutu falta zirela, pasaitarrek norgehiagoka berdindu zuten. Finalerako txartela, beraz, sei metroko puntutik erabaki zen.

Oiartzuarrek ez zuten lehenengoa asmatu, eta pasaitarrek bostak sartu zituzten. Finalean pasaitarrak nagusitu ziren, Azkoitiko Ttakun taldearen kontra.

Oiartzun hurrengo astean bueltatuko da lehiara, atseden hartu ondoren. Idiazabalen bisita jasoko du Elorsoron, lehenengo itzulia itxiko duen jardunaldian.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.