Estefano eta Abel bigarren mailako pala motzeko finalera
Altzako frontoian jokatuko dute finala EPLEkoek igandean Errepala klubeko Begiristain anaien aurka.
Garaipena Estefano eta Abelentzat pasa den igandean Donostiako Atano III pilotalekuan. EPLEko bi bikote aurrez aurre aritu ziren, eta gehiago izan ziren Estefano eta Abel, Antxin Ezkerro eta Ibon Eskisabel baino. 17-40 utzi zuten markagailua pala motzeko bigarren amilako Gipuzkoako txapelketaren finalaurrekoan.
Finala igandean jokatuko dute Estefanok eta Abelek Altzako frontoian 10:15ean hasita. Aurkariak Beristain anaiak, Donostiako Errepala taldeko pilotariak.