Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Politika

Udal gobernuaren "lidergo falta" salatu du PSE-EEk

Legealdiko sei hilabeteen gaineko balorazioa egin dute. Pasaiak "alkate erabakitsu bat" behar duela adierazi dute, "pasaitarrek merezi dituzten aukeretan irmoki sinesten duena".

Imanol Saiz Gomez de Segura
Pasaia
2024/01/03

Pasaiako PSE-EE taldeak kezka agertu du EH Bildu eta Podemosen udal gobernuaren “bultzada politiko faltagatik”, lehen sei hilabeteen gaineko balorazioa egin dute. Hedabideei bidalitako ohar batean Teo Alberro alkatearen “lidergo falta” salatu nahi izan dute. Aurreko hilean aurkeztu eta onartutako aurrekontua “arduragabekeriazko ariketa” bat dela esan dute lehenik. PSE-EEk horien kontra bozkatu zuen.

2024rako onartu diren aurrekontuek ondorio negatiboak ekarriko dituela uste dute sozialistek. “Pasaitarren beharrei ez erantzuteaz gain, ez die aurre egiten gure udalerriak dituen egiturazko arazoei”. Sozialistek aurkeztutako zuzenketak ez zituztela kontuan hartu erantsi dute, eta ez dutela udal gobernuaren “interes txikiena ere izan”. “Udal gobernu honek adostasunerako borondatea aldarrikatzen du, baina ez du egia esan nahi”.

Lehen sei hilabete hauek “argazkiak ateratzeko eta aurreko legegintzaldian landutako eta lortutako ekimenak saltzeko bakarrik” baliatu dituztela salatu dute. “Orain iritsi da egiaren garaia, alkatearen lidergo politikoa erakustekoa eta haren erabakiak eta indarrak Pasaiak azken hamarkadan hasitako bideari eustekoa”.

2024a “mamitzeko urte garrantzitsua” dela erantsi dute eta honako proiektuak gauzatzeko premiaz aritu dira: Andonaegi, Luzuriaga, Itsas Jaialdiaren hirugarren edizioa edo duela bi urte Portuko Agintaritzarekin lortutako esparru hitzarmenetik ondorioztatzen den espazioen lagapena”.

Pasaiak “alkate erabakitsu bat” behar duela esan dute azkenik, “pasaitarrek merezi dituzten aukeretan irmoki sinesten duena eta borroka egiten duena aukera horiek gauzatzeko. Espero dugu alkate honek beste batzuei errua botatzeko tentaziorik ez izatea, gaiak ez bultzatzeagatik. Hainbat forotan jaso dugun bezala, Pasaiako sozialistak prest gaude elkarrizketarako eta adostasunerako, pasaitar guztien onurarako bada, eta ez soilik herritarren alde, baina “gurditik” tira behar duena ez da oposizioa, alkateak egin behar du”.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.