Meltxor, Gaspar eta Baltasar Errenteria-Oreretan izango dira

Errege Magoen kabalgata 18:00etan abiatuko da Tulle kaletik. Erdialdeko kaleak pasata, Jose Luis Caso aretoan familiei harrera egingo diete Meltxor, Gaspar eta Baltasarrek.

Errege Magoen desfilea Errenteria-Oreretan. Errege Magoen desfilea Errenteria-Oreretan.

Meltxor, Gaspar eta Baltasar udalerrian izango dira bihar arratsaldean. Errege Magoen kabalgata 18:00etan hasiko da, Tulle kaletik (Pontika) abiatuta, eta joan den urteko ibilbide bera errepikatuko dute aurten. Maria de Lezo, Biteri kalea, Alaberga, Nafarroa etorbidea, eta Zumarditik pasata, 19:15 inguruan iritsiko da kabalgata udaletxera.

Gerturatu nahi duten familia guztiei gainera, harrera egingo diete hiru Errege Magoek; Merkatuzarren izango da hori, Jose Luis Caso aretoan, 19:30ean hasi eta 21:00ak arte.

Kabalgataren antolaketan, Errenteriako Udalarekin batera aritu dira Furius Jai Toki elkartea, Egiluze ikastetxeko Guraso Elkartea, eta beste urte batzuetan antolatzaile izan den boluntario bat.

Babes zibileko boluntarioek eta Udaltzaingoak zabalduko dute desfilea. Haien ondotik, Herri Arte Eskolako trikitilari eta dultzaineroak eta Gurutze Gorria.  Azken horrek, trizikloak eramango ditu Errrege Magoen laguntzaileek haurren gutunak jaso ditzaten ibilbidean zehar. Titanes eta Boveda elkarteek, eta Telleri ikastetxeko Guraso Elkarteak ere hartuko dute parte. DYAk itxiko du desfilea.

Gazteria zinegotziak eskerrak eman dizkie urtero desfilea egi bihurtzeko lanean aritzen diren eragile eta norbanakoei. Halaber, herritar guztiak animatu ditu arduraz parte hartu eta gozatzera.

 

Desfilean parte hartuko dutenen hurrenkera

  1. Babes Zibileko boluntarioak
  2. Dultzaineroak
  3. Izarrak
  4. Jaiotza
  5. Baserritarrak
  6. Haurrak
  7. Trikitilariak
  8. Ikazkinak
  9. Meltxor Erregearen postaria
  10. Suzi eramaile egiptoarrak
  11. Meltxor Erregearen karroza
  12. Gaspar Erregearen postaria
  13. Suzi eramaile erromatarrak
  14. Gaspar Erregearen karroza
  15. Baltasar Erregearen postaria
  16. Suzi eramaile arabiarrak
  17. Baltasar Erregearen karroza
  18. DYA

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.